Bolivarrek dioen bezala, autobiografiak laguntzen gaitu gure irakaskuntza lana hobetzen eta eraginkorragoa izan dezan. Honela, gure bizitzan izandako esperientzietatik egokiak iruditu zaizkigun jokaerak kontuan hartuz, eta desegokiak iruditu zaizkigunak ekidinez. Beraz, formazioa praktikan oinarritzen da, entsaio erroreetan. Hauek beti dira baliagarriak, baita egindako hutsak ere, momentuan egindako huts hauek, gerora hobetzeko bide bat izango baitira.
Oraingoan, testua eta bakoitzaren autobiografiak aztertuz, eta hauen inguruan hausnarketa kritikoa eginez, komunean jarritako ondorio batzuetara iristen gara. Horrela, ohartuz, elkarrengandik beti ikasten dugula zerbait, Tinak dioen bezala.
Gure kasuan, autobiografien bidez, esperientzia ezberdinak ezagutu ditugu, adibidez, taldekide batzuentzat plastika oso ikasgai esanguratsua izan da. Beste batzuentzat berriz, esanahirik gabeko ikasgaia zen. Honetan, argi dago eragina duela irakasteko modua, bakoitzaren zaletasuna eta bizitzeko modua. Azken bi faktore hauek norbanakoak izan arren, irakasteko metodologiak ere eragina izan dezake haurrak arlo honekiko interesa pizteko eta estimulatzeko. Horregatik, uste dugu paper hori guri dagokigula eta hori aldatzea gure esku dagoela.
Gaur egungo hezkuntzan, gimnasia, plastika eta musika ez dira beste ikasgaiak bezain garrantzitsu kontsideratzen. Eta gure ustetan, matematikari izateko eskubidea duten bezala, dantzari, musikari edo margolari izateko eskubidea izan beharko zuten. Izan ere, arlo hauek ere landu beharrekoak dira, duten zailtasunak direla eta. Behintzat, badirudi, gizarte moderno honetan, gutxinaka, arlo hauek gehiago baloratzen direla aitzinarekin alderatuz. Baina, hala ere, egin beharreko lan handia dago oraindik ere. Eta abiapuntua hezkuntza izan daitekeela uste dugu. Arlo honetan eman beharreko lehenengo pausoa ikusmoldea eta lantzeko modua aldatzea litzateke. Hau da, gaur egun ematen den lantzeko moduaren garapena abstraktutik objektibotasunera doa. Honekin esan nahi duguna da, hasieran norberak nahi duena egiteko eskubidea duela, epaitua izan gabe (“hau gaizki dago”), baina, adinean aurrera joan ahala ereduak finkatu egiten dira eta produkzioa zerbait perfektua eta zehatza bilakatzen da.