martes, 1 de junio de 2010

Plastika ikasgaiaren amaiera

Ikasgai honetan oso gustura sentitu gara, pentsatzeko adierazteko eta sentitzeko aukera ematen duen irakasgaia baita. Eta hori gutxi balitz, aurrera begira gure irakasteko moduan erabilgarria izango zaizkigun hainbat ideia eskaini dizkigu.

Gainera, ikasgai honetan zehar, guretzako ezezaguna zen bloga erabiltzen ikasi dugu eta bertan gure eboluzioa ikus daitek. Baliabide hau oso egokia dela uste dugu, zeren eta denen iritzien elkartruke bat ematen baita. Honekin batera, egindako lanak era askotakoak izan dira: irteerak, eskuz egindako proiektuak, teknologia berrien bitartez egindako lanak, arte ederretako liburuetan oinarrituz egindako lanak…

Ikasgaiaren alde onak:
- Talde lana bultzatzen du
- Plastika beste ikuspegi batetik lantzen da
- Baliabide ugari lantzen ditu: teoria, irteerak, bideoak, artikuluak...
- Lan egiteko antolaketan askatasuna, bai ideia eta bai denbora aldetik

Ikasgaiaren alde negatiboak:
- Teknoplogia berrien ezegatzutza

Azken finean, ikasgai hau hasi baino lehen eta orain daukagun ikuspuntua kontuan hartuz, plastika beste modu batean ikusten eta baloratzea lortu dugu: konturatuz haur baten garapenean izan dezakeen eragina.

viernes, 28 de mayo de 2010

Mikel Laboaren proiektua

Mikel Laboaren proiektuarekin hasi ginenean oso zaila iruditu zitzaigun. Gainera, ez genuen Mikel Laboa asko ezagutzen eta horregatik Estitxuk gomendatu zigun bezala, informazioa bilatzen hasi ginen: bere bibliografia, lanak, musika, doinuak...

Informazioa bildu ondoren, taldekide bakoitzak bere kabuz idatzi bat egin zuen (lehendik gure artean gaiaz hitz egin gabe). Jarraian, idatzi horiek amankomunenan jarri genituen, eta hortik abiatuta proiekturako ideietan pentsatzen hasi ginen, azken ideia batera iritsi arte.

Ideia: Mikel Laboaren erretratua irudikatu kartulina batean, eta kartulina hori egur zati batean pegatu. Egur zatia eta beste hainbat makiltxoak lurrez beteriko ontzi transparente batean sartuak. Makiltxoetan Mikel Laboaren abestien letrak jarriz.

Baina, Estik zioen bezala, ideia oso zuzena zen, eta insinuazio puntu bat ematen saiatu ginen: detile eta ezaugarri zuzen batzuk kenduz. Azkenean, materiala bildu (lurra, makilak, egurra...) eta ideia berria eraiki genuen.

Argzakia:



Gure ideian, perfila jartzeko ideia izan arren azkenenan ez jartzea pentsatu genuen, gure ustez askoz naturalagoa geratzen baitzen. Sinplea baina aldi berean sujerentea!

martes, 4 de mayo de 2010

UMEEN MARRAZKIEN AZTERKETA

Gai hau oso interesgarria iruditu zaigu, askotan pentsatzen baitugu haurrek egiten duten marrazkiek ez dutela ezer esan nahi edo nahigabe egindako zirriborroak direla. Baina marrazki horietan arreta jarriz, pertsonaren eboluzioan zehar marrazteko era aldatzen doala ohartuko ginateke.

Guk haurren zenbait marrazkiren azterketa burutu dugu eta bertan, etapa bakoitzaren ezaugarri nagusiak jarri ditugu.

1.etapa: Karabaketa desordenatua:

Etapa honetan ikusi dezakegun ezaugarririk nagusiena, haurrak marrazkiak kontrolatzen ez dituela da, haurraren helburua ez da marrazkiak egitea. Ez dago muskuluen kontrolik, mugimenduak handiak dira. Normalean kolore gutxi erabiltzen dituzte.




2.etapa: Karabaketa kontrolatua

Haurra pixkanaka ikusmenezko eta mugimenduaren kontrola hartzen hasten da. Marrazkiak nolabaiteko helburuarekin egiten hasiko dira. Kolore gehiago erabiliko dituzte.






3.etapa: Izenak dituzten karabatuak

Karabatuei izena ematen hasiko da, baina ez daki zehazki objektu horien forma nolako den. Marrazkietan intentzio bat dago.





4.etapa: Aurreskematiko garaia

Ezagutzen eta ikusten duena marrazten hasten da, eta bere sentimenduak marrazkien bidez adierazten ditu. Koloreak bigarren maila batetara pasatzen dira.



5.etapa: Eskematiko garaia

Proportzioak eta espazioa antolatzeko modua hobetzen doa. Errepikapenak nabarmenak dira.







6.etapa: Errealismoa


Errealitatea haurrarengan finkatzen da eta detailearen kontzeptua bereganatzen du. Espazioa hobetzen da (gertu urruti kontzeptuak irudikatuz).




7.etapa: Naturalismoa

Azkeneko etapa honetan, perspektiba lantzeko gai da eta bere lanekin kritikoak dira.

miércoles, 17 de marzo de 2010

ARTELEKU

Martxoaren 12an, Arteleku-ra joan ginen bertan egiten den lana ezagutzera. Bertako gidarekin batera gelaz gela joan ginen eta bakoitzaren azalpen txiki bat eman zigun. Hauetako batean, litografia gelan, bertan lan egiten zuen gizon alemaniarrak gai honen inguruan azalpen zehatzago bat eman zigun. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ez genuen arlo hau ezagutzen.

Eraikina goitik behera ezagutu ondoren, liburutegira joan ginen. Hemen guk aukeratutako gaiaren (eskultura) inguruan informazioa biltzen saiatu ginen, nahiz eta sakontzeko behar bezain beste denbora ez izan.

Hau izan zen gai honen inguruan haur hezkuntza landu genitzakeen zenbait ideia:

- Maketak: etxe baten maketa, zoologiko batean… azken finean beraien egunerokotasunean eta beraientzako erakargarriak diren inguruak irudikatuz. Beti ere askatasuna emanez aukeratzen dutena egiteko.

- Poliespan-arekin figurak egitea:

o Poliespan-aren gainean marrazki librea egin, eta ondoren, puntzoia erabiliz egindako marrazkia “atera”.

o Gorputzaz esperimentatu ahal izateko, beste ideia egoki bat izan daiteke, lehenik haurrak poliespan-aren gainean etzan, beste batek bere gorputza marrazten duen bitartean. Ondoren, puntzoiaren bidez irudia aterako dugu eta gainera bertako hutsunetik pasatu ahal izateko haurrek hutsune horri dagokion postura hartuko dute. Honen bidez, haurra eta artelanaren artean erlazio zuzen bat sortuz.

- Haurrak eskulturaren parte izatea: kartoizko eskultura handiak sortu, hauetan sartu eta ateratzeko aukera eskainiz, honela haurrek eskulturaren parte bilakatuz.


- Eskultura eraiki:
o Buztina edo plastilinarekin esperimentatzea.
o Material berdinak erabilita, bi dimentsiotatik (argazki edo marrazki bat) hiru dimentsiotara (eskultura) pasatzeko bidea egin.

- Haurra bera eskultura izan: bakoitzak aukeratutako pertsonaia, objektua… bere gorputzez irudikatu.

martes, 16 de marzo de 2010

KOLDO MITXELENA ERAKUSKETA

Martxoaren 5ean klaseko orduan Koldo Mitxelenako erakusketa ikustera joan ginen.
Pedagogia arloko arduradunak eraikinaren antolakuntza eta funtzionamendua azaldu zizkigun, batez ere, artearekin egiten duten lana.

Nahiz eta hemen antolatzen diren erakusketetan 11 urtetik berakoentzat sarrera debekatua egon, interneteko erreferentzi ugari eman zizkigun, haurrekin artea nola landu genezaken ikusteko. Honekin lotuta, guk ez genuke sarrera debekatuko, modu honetan haurrei artea ezagutzeko muga bat ezartzen diogulako. Hau dela eta, erakusketaren antolakuntza moldatuko genuke artelanak babestuz (hesi bat jarriz).

Ondoren, Process in Dialoge erakusketara joan ginen. Eta bertan bi artisten obrak azaldu zizkigun, bertan azken obrara iristeko prozesua azalduz. Aipatzekoa da, bi artista hauek komunean duten ezaugarrietako bat koloreei ematen dieten garantiza dela.

Erakusketa honetan argi ikusi dugu artea oso subjektiboa dela eta bakoitzak bere nortasunaren arabera interpretatzen duela. Beraz, artistaren ikuspuntua edo obra ulertzeko ezinbestekoa da erakusketako arduradunen azalpena, zeren eta egileek hauei transmititzen baitiete obrarekin lortu nahi duten asmoa.

viernes, 26 de febrero de 2010

Zer gehiago landu daiteke plastikan, zuen hezkuntza historian landu ez zenituztenak?

Gaur egun modu asko daude plastika lantzeko; lehen esan dugun bezala, irakasle bakoitzak bere lan egiteko modua dauka eta horregatik, egun, egongo dira zenbait metodologia batzuk besteak baino egokiagoak direnak.

Hala ere, edozein irakaskuntza ikaskuntza prozesuan askatasuna eta esperimentatzeko aukera izatea ezinbestekoa da norbera pertsona bezala garatzeko eta ikasgaia benetan barneratzeko.



Aldatu beharrekoa irakasleen ebaluatzeko metodoa da. Ikus kultura garatu behar da, hau da, ez dugu haurrak egindako azken emaitzan begi bistaz ikusten dena soilik ebaluatuko. Ikasi beharko dugu, haurrak objektu horrekin zer esan nahi duen interpretatzen, horrek baitauka garrantzia eta ez estetikoki polita izateak. Eta interpretazio hauek haurrekin elkartrukatuz eta bakoitzaren iritziak plazaratuz (bai objektua eginez edo beste batena interpretatuz) ikus kultura azaleratzea lortuko dugu hezkuntzan. Honela, inork ez du aukerarik izango bestearen lana ondo ala gaizki dagoen esateko.

Zer garaiko eraginak jaso zenituztela uste duzue?

Ikusi dugu gure taldean eragin ezberdina jaso dugula. Alde batetik, txikitan LGE-ko eragina, hau da, adierazpen librea eta naturala bultzatuz: marrazketaz gain, pintura, buztina, plastilina, klariona, tenperak… bezalako euskarri ezberdinen bidez.

Bestetik, lehen hezkuntzatik aurrera LOGSE-ren ezaugarri batzuk eman dira gure ibilbidean. Hala nola, ikus pertzepzioan, imaginaren oinarrizko elementuetan…oinarritzen zirela gehienetan. Eta honetaz gain, eskola mailan nabaria zen gaiarekiko ardura handiagotuz zihoala, adibidez, kartelak, apaingarriak eta orokorrean diseinuari ematen zioten garrantzia.

Denok ados gaude, irakasle bakoitzak bere metodologia duela eta horregatik erabiltzen duten materiala ere ezberdina da. Gure kasuan, hainbat irakasle ziren euskarri teknologikoak (bideoak, dvdak, musika aparatua…) erabiltzen zituztenak ikasgaia lantzeko orduan, batez ere hizkuntza arloan.

Gu pertsonalki, teknologia berriak erabiltzearen aldekoak gara, hauek ulermenean lagungarri direlako eta informazioa modu atsegin edo errazago batean jasotzeko baliagarriak direla uste dugulako.

sábado, 20 de febrero de 2010

AUTOBIOGRAFIA

Bolivarrek dioen bezala, autobiografiak laguntzen gaitu gure irakaskuntza lana hobetzen eta eraginkorragoa izan dezan. Honela, gure bizitzan izandako esperientzietatik egokiak iruditu zaizkigun jokaerak kontuan hartuz, eta desegokiak iruditu zaizkigunak ekidinez. Beraz, formazioa praktikan oinarritzen da, entsaio erroreetan. Hauek beti dira baliagarriak, baita egindako hutsak ere, momentuan egindako huts hauek, gerora hobetzeko bide bat izango baitira.

Oraingoan, testua eta bakoitzaren autobiografiak aztertuz, eta hauen inguruan hausnarketa kritikoa eginez, komunean jarritako ondorio batzuetara iristen gara. Horrela, ohartuz, elkarrengandik beti ikasten dugula zerbait, Tinak dioen bezala.

Gure kasuan, autobiografien bidez, esperientzia ezberdinak ezagutu ditugu, adibidez, taldekide batzuentzat plastika oso ikasgai esanguratsua izan da. Beste batzuentzat berriz, esanahirik gabeko ikasgaia zen. Honetan, argi dago eragina duela irakasteko modua, bakoitzaren zaletasuna eta bizitzeko modua. Azken bi faktore hauek norbanakoak izan arren, irakasteko metodologiak ere eragina izan dezake haurrak arlo honekiko interesa pizteko eta estimulatzeko. Horregatik, uste dugu paper hori guri dagokigula eta hori aldatzea gure esku dagoela.

Gaur egungo hezkuntzan, gimnasia, plastika eta musika ez dira beste ikasgaiak bezain garrantzitsu kontsideratzen. Eta gure ustetan, matematikari izateko eskubidea duten bezala, dantzari, musikari edo margolari izateko eskubidea izan beharko zuten. Izan ere, arlo hauek ere landu beharrekoak dira, duten zailtasunak direla eta. Behintzat, badirudi, gizarte moderno honetan, gutxinaka, arlo hauek gehiago baloratzen direla aitzinarekin alderatuz. Baina, hala ere, egin beharreko lan handia dago oraindik ere. Eta abiapuntua hezkuntza izan daitekeela uste dugu. Arlo honetan eman beharreko lehenengo pausoa ikusmoldea eta lantzeko modua aldatzea litzateke. Hau da, gaur egun ematen den lantzeko moduaren garapena abstraktutik objektibotasunera doa. Honekin esan nahi duguna da, hasieran norberak nahi duena egiteko eskubidea duela, epaitua izan gabe (“hau gaizki dago”), baina, adinean aurrera joan ahala ereduak finkatu egiten dira eta produkzioa zerbait perfektua eta zehatza bilakatzen da.

miércoles, 17 de febrero de 2010

¿Qué está pasando?

Artikulu honetan zalantzan jartzen da gaur egungo eskolak XXI. mendeari aurre egiteko prest dauden.

Izan ere, irakasle izango diren horiei ematen zaien formakuntzan arazo bat sumatzen da. Nahiz eta ezagutza asko izan, irakasteko gaitasuna eduki behar da, ezagutza hori ikasleentzat modu esanguratsu batean transmititu ahal izateko. Honen adierazle zuzena dugu testuan agertzen den honako esaldia: “Informarse no siempre es formarse”.

Autore honek, Finlandiako hezkuntza sistema eredutzat hartzen du, eta guk, maila batean ere, egokia ikusten dugu. Esate baterako, mundu guztiak ez du ahalmena hezitzaile izateko, horretarako esperientzian eta praktikan emandako denborak garrantzia du, honek eraikitzen baitu hezitzaileen etengabeko formakuntza edo profila.

Gainera, egun, hezkuntzari ez zaio beharrezko garrantzia ematen; arlo hau baloratu eta berez duen garrantzia kontuan hartu behar dugu. Gure ustez, hezkuntza ez da irakasleen ardura soilik, gizarte guztiak du eragina honetan, beraz, gizartearen inplikazioa beharrezkoa da.

Bideoa "¿Matan las escuelas la creatividad?"

Bideoak modu ironiko eta argi batean erakusten du gaur egungo hezkuntza sistemak haurren gaitasunak mugatu egiten dituela. Eskolako metodologiak eta curriculumak markatutako erritmoak ez du uzten haurren irudimena, iniziatibak, kriterioak… garatzen. Gaiak oso modu finkoan ematen dira eta ez dira ikasle bakoitzari moldatzen.

Haurren berezko iniziatiba eta sormena dute, baina eskolak ez dizkie garatzen uzten, kontrakoa, mugatu egiten ditu. Eta ideia hau ulertzeko berak plazaratutako adibidea oso egokia ikusi dugu: “Gelan marrazten ari zen neska batek esan zion irakasleari jainkoa irudikatuko zuela. Eta irakaslek segidan mugatzen dio jainkoa inork ez dakiela nola den esanez.”

Haurrek badute ausardia bat, ziur ez egon arren beti ekintzara pasatzeko prest daude, eta irakaslearen erantzunarekin jarraian ematen zaie erantzun zuzena akats egiteko aukera eman gabe, honela eskolek ez dute kontuan hartzen akats egiteak duen garrantzia.

Ondorio bezala atera duguna da, hezkuntza eta sormena elkarrekin eman behar direla, haurren talentuari ahalik eta etekin handiena ateraz.

viernes, 12 de febrero de 2010

Ikasgaiaz ulertu duguna

Plastika ez dugu guk ezagutzen dugun moduan soilik landuko. Ez da bakarrik eskulanetan oinarritzen, irakaslearen funtzioa hareago doa: materiala haurraren beharretara eta interesetara moldatzeaz gain, egungo baliabide teknologikoak erabiltzea komeni da. Plastika beste ikasgaiak bezain garrantzitsua da eta horregatik haurrei hau lantzeko aukera eman behar zaie txikitatik.