miércoles, 17 de marzo de 2010

ARTELEKU

Martxoaren 12an, Arteleku-ra joan ginen bertan egiten den lana ezagutzera. Bertako gidarekin batera gelaz gela joan ginen eta bakoitzaren azalpen txiki bat eman zigun. Hauetako batean, litografia gelan, bertan lan egiten zuen gizon alemaniarrak gai honen inguruan azalpen zehatzago bat eman zigun. Oso interesgarria iruditu zitzaigun, izan ere, ez genuen arlo hau ezagutzen.

Eraikina goitik behera ezagutu ondoren, liburutegira joan ginen. Hemen guk aukeratutako gaiaren (eskultura) inguruan informazioa biltzen saiatu ginen, nahiz eta sakontzeko behar bezain beste denbora ez izan.

Hau izan zen gai honen inguruan haur hezkuntza landu genitzakeen zenbait ideia:

- Maketak: etxe baten maketa, zoologiko batean… azken finean beraien egunerokotasunean eta beraientzako erakargarriak diren inguruak irudikatuz. Beti ere askatasuna emanez aukeratzen dutena egiteko.

- Poliespan-arekin figurak egitea:

o Poliespan-aren gainean marrazki librea egin, eta ondoren, puntzoia erabiliz egindako marrazkia “atera”.

o Gorputzaz esperimentatu ahal izateko, beste ideia egoki bat izan daiteke, lehenik haurrak poliespan-aren gainean etzan, beste batek bere gorputza marrazten duen bitartean. Ondoren, puntzoiaren bidez irudia aterako dugu eta gainera bertako hutsunetik pasatu ahal izateko haurrek hutsune horri dagokion postura hartuko dute. Honen bidez, haurra eta artelanaren artean erlazio zuzen bat sortuz.

- Haurrak eskulturaren parte izatea: kartoizko eskultura handiak sortu, hauetan sartu eta ateratzeko aukera eskainiz, honela haurrek eskulturaren parte bilakatuz.


- Eskultura eraiki:
o Buztina edo plastilinarekin esperimentatzea.
o Material berdinak erabilita, bi dimentsiotatik (argazki edo marrazki bat) hiru dimentsiotara (eskultura) pasatzeko bidea egin.

- Haurra bera eskultura izan: bakoitzak aukeratutako pertsonaia, objektua… bere gorputzez irudikatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario